|
Article in other languages:
|
- Ur gezaren nazioarteko urtea
- Fisikaren nazioarteko urtea
- Cervantesen Kixotearen laugarren mendeurrena
Gertaerak
Euskal Herrian
- Urtarrilaren 8a - Metro Bilbaoren Sestao eta Etxebarriko geltokiak zabaldu ziren.
- Urtarrilaren 13a - Hildako bat Bizkaiko Zubitik kotxearekin erori eta gero.
- Urtarrilaren 16a - Emakume bat bere senarrak eraila izan zen Durangon.
- Urtarrilaren 18a - ETAk bonba bat jarri zuen Getxoko Manuel Smith kalean.
- Urtarrilaren 19a - 35 urteko gizon bat atxilotu zuten Bilbon, ustez talde terrorista bateko kide izateagatik.
- Otsailaren 8a - Emakume bat hilik aurkitu zuten Iruñeako San Juan auzoan, ondoan bere mutilaguna hilik zeukala. Ustez bere mutilagunak erail zuen eta gero bere buruaz beste egin zuen.
- Otsailaren 18a - Bi hildako AP-8 autobidean, Elgoibar parean, kontrako norabideak zihoan auto batek beste auto bat jo eta gero.
- Otsailaren 20a - Europako konstituzioa onartzeko bozketa. Baiezkoak irabazi zuen, baina Estatuan baino abstentzio maila altuagoarekin.
- Otsailaren 25a - Gernikako Arbola berria landatu zuten Gernikako Batzar Etxean, aurrekoa 2004ean ihartu baitzen.
- Martxoaren 1a - 2 hildako Bilbao Exhibition Centreen egondako lan istripuan.
- Apirilaren 15a - Eltziego herriko ikastolako hiru andereño hil ziren Lantziego parean izandako auto istripuan.
- Apirilaren 20a - Mondragon Unibertsitateko lau ikasle hil ziren auto istripuan Oñatin klasetik bueltan zetozela.
- Maiatzaren 19a - Iruzurraren aurkako operazioa Mungian. Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun sailak luxuxko ehun kotxetik gora atzeman zituen.
- Ekainaren 13a - Sua Donostiako Errotaburu dorreetako batean, eraikineko zaindari batek beste hil eta gero bere buruaz beste egin zuen.
- Ekainaren 16a - Bi hildako Gasteizko alde zaharreko etxebizitza batean egondako sutean.
- Ekainaren 23a - Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakari izendatu zuten, hirugarren aldiz.
- Ekainaren 28a - Bizkaibuseko gidari bat larri zauritu zuten, labana batekin eraso eta gero Sestaon.
- Uztailaren 12a - ETAk lau bonba jarri zituen Zornotzako Boroa auzoko zentral termikoan.
- Abuztuaren 9a - Baionako jaiak amaituta, egondako bortsaketa kasu askoren aurrean, alkateak "emakumeak desegoki janzteagatik" gertatu zirela esan zuen, hainbat pertsonen haserrea sorraraziz.
- Abuztuaren 29a - Katrina urakanak sekulako hondamendia eragin zuen AEBetako Atlantikoko kostaldean, ia 1.900 hildako utziz. New Orleans hiria eta Louisiana estatua orokorrean izan ziren kaltetuenak.
- Urriaren 7a - Eusko Legebiltzarrak Paco Larrañagaren askatasuna eskatu zuen.
- Urriaren 10a - Ramon Rabaneraren aurkako mozioa aurkeztu zuen EAJak Arabako aldundian. PSE-EEren kontrako botuek aurrera egitea galarazi zuten.
- Urriaren 15a - Aintzane Garai gaztea, desagertu egin zen.
- Urriaren 18a - Aintzane Garairen gorpua Bakion aurkitu zuten. Bere mutilagun-ohia atxilotu zuten, ustezko hiltzailea izateagatik.
- Azaroaren 11 - Metro Bilbaoren 10. urteurrena.
- Azaroaren 17a -
- Gasteizko Pferd Ruggeberg ("Caballito") enpresako langileek bertan behera utzi zuten greba, Euskal Herriko inoizko luzeena (2 urte eta 14 egun).
- Ikasleon Nazioarteko Eguna dela eta Greba Orokorra Unibertsitateetan Bologna Prozesuaren aurka.
- Azaroaren 21a - 18/98 makro epaiketa hasi zen Madrilgo Auzitegi Nazionalean.
- Azaroaren 25a - 3,2 graduko lurrikara bat egon zen, Bermeo eta inguruko herrietan.
- Abenduaren 12a - Bilboko taxi gidari bat erail zuen gazte dominikar batek, taxi gidarien segurtasun eza agerian jarriz.
- Abenduaren 18a - ETAk bonba bat leherrarazi zuen Angulas Aguinaga enpresan.
- Abenduaren 20a - AP-8an Gipuzkoa parean egondako lurjausi batek, autobidea itxi zuen 10 ordu baino gehiagotan.
- Abenduaren 22a - ETAk bonba bat leherrarazi zuen Doneztebeko Bordatxo diskotekan.
- Abenduaren 24a - Bi goardia zibilek Nafarroako Areso herriko Olentzeroa lapurtu zuten.
- Abenduaren 27a - Bi hildako Erandioko Lutxana auzoan, arrantzan zebiltzala Ibaizabal ibaiara jausi ondoren.
Munduan
- Urtarrilaren 9a -
- Urtarrilaren 25a - 215 hildako Indiako tenplu batean egondako jente pilaketa batean.
- Urtarrilaren 26a - Tren istripua Californiako Glendale herrian, 11 hildako eta 200 zauritu.
- Urtarrilaren 30a - Parlamenturako hauteskundeak Iraken, hauteskundeak egon ziren lehen aldia 1958etik.
- Urtarrilaren 31 - Michael Jacksonen aurkako epaiketa hasi zen Californiako Santa Barbara hirian.
- Otsailaren 2a - Gyanendra erregeak Nepalgo gobernua bertan behera utzi zuen eta botere osoa bereganatu zuen.
- Otsailaren 9a - ETAk Madrilgo konferentzia zentroan kotxe-bonba bat jarri zuen 31 pertsona zaurituz.
- Otsailaren 12a - Eraberritze lanetan zegon Madrilgo Windsor Dorrea, suak kiskali zuen.
- Otsailaren 14a -
- Otsailaren 18a - Erresuma Batuan legez azeria ehiztatzea debekatu zen.
- Otsailaren 20a - Jose Socrates, Portugalgo presidente aukeratu zuten.
- Otsailaren 22a - 6,4 graduko lurrikara Irango Kermango probintzian. 500 hildako eta 1.000 zauritu eragin zituen.
- Martxoaren 3a - Steve Fossett miliodunak munduko errekorra hautsi zuen munduan zehar geldiunerik egin gabe hegaldi bat egin eta gero.
- Martxoaren 10a - Gari Kasparov xake jokalariak bere erretiroa argitara eman zuen.
- Martxoaren 19a - 59 hildako Shuozhou, Txinako Mehategi baten istripuaren ondorioz.
- Martxoaren 21a - Minnesotako eskola batean egondako tiroketan 10 hildako egon ziren.
- Martxoaren 28a - 8,7 graduko lurrikara Sumatrako kostaldean.
- Martxoaren 31 - Terri Schiavo hiltzeko bere gogoa erakutsi zuen emakumea, bere Floridako etxean hil zen.
- Apirilaren 2a - Joan Paulo II aita santua hil eta gero, lau milioi pertsonek bidaiatu zuten Vatikanora.
- Apirilaren 9a - Galesgo printzea Camila Parker Bowlesekin ezkondu zen.
- Apirilaren 15a - 21 hildako Parisgo hotel batean egondako sute batean. Hotelean etorkinak bizi ziren egoera txarrean.
- Apirilaren 17a - Autobus istripua Suitza hegoaldean, hamabi hildako egon ziren hogeitazazpi pertsona zeramatzan autobusean.
- Apirilaren 19a - Joseph Ratzinger bavariarra Aita Santu aukeratu zuten, Benedikto XVI.a izenarekin.
- Apirilaren 25a - Tren istripua Japoniako Amagasaki hirian. 107 hildako.
- Apirilaren 26a - Siriak Libanon zituen bere soldaduak atera zituen, nazioarteko presioa dela eta.
- Apirilaren 27a - Airbus A380 superjunboak, bere lehen hegaldia egin zuen.
- Maiatzaren 3a - Pakistango Lahore hirian eraikin batean egondako gas leherketa batean 32 hildako egon ziren.
- Maiatzaren 5a - Hauteskundeak Erresuma Batuan, Alderdi Laboristak garaipena eskuratu zuen.
- Maiatzaren 13a - Uzbekistango ejerzitoak 700 pertsona hil zituen herrialdearen ekialdean terrorista islamiarrak izatea leporatu eta gero.
- Maiatzaren 15a - Ehundaka pertsona zeramatzan ferry bat hondoratu zen Bangladeshen, 100 pertsonatik gora desagertu zirelarik.
- Maiatzaren 20a - Etoumbi herria (Kongoko Errepublikan) berrogeialdian Ebola birusaren izurrite baten ondorioz.
- Ekainaren 1a - Herbehereek Europako konstituzioa bozkatu zuten, ezetzat irabazi zuen, hori gertatzen zen bigarren herrialdea Frantziaren ostean.
- Ekainaren 13a - Michael Jackson aske utzi zuten kargurik gabe.
- Ekainaren 21a - Umeen pornografia sare bateko 180 kide atxilotu zituzten Espainian.
- Ekainaren 30a - Espainiako Kongresuak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legeztatu zituen
- Uztailaren 7a - Al Kaedak atentatu odoltsua egin zuen Londonen.
- Uztailaren 13a - Tren istripu larria Ghotki-n (India).
- Uztailaren 24a - Juan Martínez Galdeano, Roquetas de Marreko komisarian hil zen, bertan jasotako tratu txarren ostean.
- Abuztuaren 2a - Air Franceko 358 hegaldia istripua izan zuen aireratu eta gutxira, hegazkinak su hartu zuen baina ez zen zauriturik egon.
- Abuztuaren 14a - Helios Airways konpainiaren hegazkin bat Grezian erori zen, 121 hildako.
- Abuztuaren 16a - West Caribbean konpainiaren hegazkin bat Venezuelan erori zen, 152 hildako.
- Abuztuaren 17a - Israelek Gazako asentamentuak desegiten hasi zen.
- Abuztuaren 23a - Israelek Gaza behin betiko utzi zuen.
- Abuztuaren 29a - 1.600 hildakotik gora Katrina hurakaiak Mississippiko estatutik igaro ondoren.
- Irailaren 5a - Mandala Airlines konpainiako hegazkin batek istripua izan zuen Indonesian, 117 hildako.
- Irailaren 11 - Junichiro Koizumi, Japoniako presidente ber-aukeratu zuten.
- Irailaren 18a - Angela Merkel eta Gerhard Schröderek botu kopuru antzekoa lortu zuten Alemaniako hauteskundeetan. Ondoren elkarrekin koalizio bat sortuko zuten, Alemanian erreformak egin ahal izateko.
- Irailaren 24a - Rita hurakanak Ameriketako Estatu Batuak astindu zituen.
- Irailaren 27a - Inmigrante oldea Melillan. Mila pertsonatik gora egin zuten Espainian sartzeko saiakera. Euretarik gehienak poliziak atxilotu zituen.
- Irailaren 30a - Kataluniako parlamentuak estatutu berrirako proiektua onartu zuen, aldeko 120 botu eta kontrako 15 boturekin.
- Urriaren 1a - 26 hildako Bali uhartean egondako bonba leherketetan.
- Urriaren 8a -
- Stan huranak eragindako euriteek eraginda, lurjausi batek Guatemalako herrixka bat lurperatu zuen, 1.400 hildakotik gora eraginez.
- Katxemirako eskualdean egondako 7,6 graduko lurrikara batek, 80.000 hildako eragin zituen.
- Urriaren 15a - Bost hildako Bartzelonako eraikin bat behera etortzean.
- Urriaren 23a - Nestor Kirchner Argentinako presidente izendatu zuten.
- Urriaren 27a - Parisen piztu zituzten kale istilu larriak, ia bi hilabetez luzatu zirenak, arrazoi sozial, kultural, politiko eta ekonomikoengatik.
- Azaroaren 2a - Espainiako kongresuak Kataluniako estatutu berrirako proposamena onartu zuen, alderdi politiko guztien aldeko botuarekin PPrena izan ezik.
- Azaroaren 6a - Kentuckyko estatu amerikarrean egondako tornadoek 23 hildako eragin zituzten.
- Azaroaren 8a - Ellen Johnson-Sirleaf politikari liberiarra Afrikako lehen emakume presidente bihurtu zen.
- Azaroaren 21a - Ariel Sharonek Likud alderdia utzi zuen eta alderdi politiko berri bat eratzeko bere asmoa erakutsi zuen.
- Abenduaren 1a - Hego Afrikak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legeztatu zituen.
- Abenduaren 6a - Hegazkin batek Teherango 10 solairuko etxebizitza eraikin baten kontra jo zuen, 94 hildako eraginez.
- Abenduaren 18a - Evo Morales Boliviako presidente aukeratu zuten, indigena batek herrialde hartan horrelakorik lortzen lehenengo aldiz.
- Abenduaren 23a - Azerbaijango Baku hirian egondako hegazkin istripu batek 23 hildako eragin zituen.
Ekonomia
Arte eta kultura
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Heriotzak
- Urtarrilaren 25a - Philip Johnson, arkitekto estatubatuarra (j. 1906).
- Otsailaren 10a - Arthur Miller, AEBetako idazlea (j.1915).
- Otsailaren 14a - Rafik Al-Hariri, Libanoko Lehen Ministro ohia (j. 1944).
- Otsailaren 20a - Sandra Dee, aktoresa estatubatuarra (j.1944).
- Apirilaren 2a - Joan Paulo II aita santua (j. 1921).
- Apirilaren 6a - Rainier III Monako-ko Printzea (j. 1923).
- Apirilaren 23a - Sir John Mills, aktore ingelesa (j.1908).
- Maiatzaren 30a - Juan San Martin, euskal idazlea eta Euskaltzaindiako kidea (j. 1922).
- Ekainaren 3 – Jon Idigoras, Herri Batasunako mahaikidea (j. 1936).
- Uztailaren 30a - Wim Duisenberg, Europako Banku Zentralaren buru ohia (j.1935).
- Abuztuaren 1a - Saudi Arabiako Fahd erregea (j.1923).
- Abuztuaren 6a - Mikel Garmendia, euskal aktorea (j. 1945).
- Urriaren 28a- Alberto Ormaetxea Errealeko futbol jokalari eta etrenatzailea (j. 1939).
- Abenduaren 5a - Juan Maria Lekuona, euskal poeta (j. 1927).
- Abenduaren 27a - Lourdes Iriondo, euskal kantaria (j. 1937).
Questions for article:
|